CIBEPYME: Enpresei zuzendutako Jabetza Industrialaren Plataforma Iberoamerikarra


CIBEPYME plataforma www.cibepyme.com, eskualdean nazioartekotu nahi diren ETE Iberoamerikarrei Laguntzeko Plataforma da.

Webgune honetan aurki daiteke Jabetza Industrialaren Programa Iberoamerikarrean dauden herrialdeetan beren berrikuntzaren errentagarritasuna atera ahal izateko ETE-ek ezagutu behar duten informazio guztia (IBEPI www.ibepi.org): Argentina, Brasil, Kolonbia, Costa Rica, Ekuador, Espainia, Guatemala, Mexiko, Paraguai, Peru, Portugal, Dominikar Errepublika eta Uruguai.

Bertan erregistro sistemak hobeto aprobetxatzeko helburuarekin Jabetza Intelektualarekin lotutako informazioa, zerbitzuak eta doako arreta eskaintzen da (kontsulta inprimakien bidez). Gainera, Plataforma honi esker jardunbide onak, erregistro sistemaren aldeko apustua egin zuten enpresen arrakasta kasuak, sentsibilizazio kanpainak, nobedadeak eta herrialde bakoitzean egin diren ekintzak parteka daitezke.

Webgune hau gazteleraz sortu da, eta Portugal eta Brasilgo mikro-guneak, berriz, portugaleraz. Laster informazioa ingelesez ere emango dugu.

Plataforma hau Kooperazio Iberoamerikarraren esparruan kokatzen da, eta haren helburua zera da: Jabetza Industriala gizarte iberoamerikarren garapenerako eta integraziorako tresna gisa erabiltzea modu estrategikoan.

 

 

 

 

Informazio gehiago:

Argentina

Brasil

Kolonbia

Costa Rica

Ekuador

Guatemala

Mexiko

Paraguai

Peru

Portugal

Dominikar Errepublika

Uruguai