Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más informaciónUrtero, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak (OEPM) eta Markaren Defentsarako Erakunde Nazionalak (ANDEMA) Faltsutzearen Aurkako Mundu Eguna ospatzen dute. Ekimen hau munduko 23 herrialdetan ospatzen da, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren (Aduana Saila) eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoaren laguntzarekin.
Urtero toki enblematiko desberdin batean ospatzen da, Portu bat edo Aireportu bat. Faltsukeriaren fenomeno honek nazioartean hartu duen garrantzia azpimarratu nahi da, hura desagerrarazteko elkarlanak duen garrantzia erakusteko.
Ekitaldi honen helburu nagusia faltsutzearen fenomenoak dituen arrisku eta kalte larrien gainean kontzientziatzea da, eta faltsutzea desagerrarazteko nazioarteko erakundeen eta erakunde nazionalen lankidetza publiko-pribatuak duen garrantzia azpimarratzea.
Gainera, azpimarratu nahi da kontsumitzailearen erantzukizuna ezinbestekoa dela lanpostuen suntsipena, laneko esplotazioa, pertsonen bidegabeko trafikoa eta antolatutako krimenaren areagotzea dakarren arazo honi aurre egiteko. Halaber, hiritarren osasuna eta segurtasuna arriskuan jartzen du, kalte handiak sortzen ditu ingurumenean eta berrikuntza oztopatzen du.
2017
Infografia "APUESTA POR LA PROTECCIÓN - MARCA LA DIFERENCIA"
2015: Vigoko Portua
2014: Algeciraseko Portua:
Eragina komunikabideetan:Albistea eta pdf
2013: Las Palmaseko Portua, Kanaria Handia:
Eragina komunikabideetan:Albistea eta pdf
2012: Adolfo Suarez Madrid-Barajas Aireportua:
2011: Valentziako Portua: