Ordaintzeko moduak. Ordainketa elektronikoa. Aurrez aurre ordaintzeko dokumentuak


Esteka hau sakatuta hemen sartuko zara: OEPM bulegoaren tasa eta prezio publiko guztiak.

Esteka hau sakatuta hemen sartuko zara: ordainketa elektronikoa.

Esteka hau sakatuta hemen sartuko zara: aurrez aurre ordaintzeko dokumentuak.

1. Tasen ordainketa

Zenbait izapide egiteko, nahikoa da dagokion tasa ordaintzearekin, esate baterako patenteen urteko tasak. Beste izapide batzuen kasuan, esate baterako, marka baten eskaera egiteko, tasa ordaintzeaz gain, hainbat datu paper formatuan aurkeztu behar dira, edo Internet bidez inprimaki elektronikoak bete behar dira. Izapidea aurkezteko hautatutako aukeraren arabera (elektronikoki edo paper formatuan), ordaintzeko modu ezberdinak daude. Hurrengo taulan aukera guztiak jasotzen dira.

 

 

Ordainketa elektronikoa

Aurrez aurreko ordainketa
(La Caixa-ko bulegoetan)

 

  Caixa-ren¹ pasabidea AEATren pasabidea Kreditu-/zordunketa-txartelak²
Nola ordain daiteke Internet bidez elektronikoki egindako izapide bati dagokion tasa?

Aurkezteko kuota guztiei aplika dakieke, PCT modalitatea eta asmakizunen mantentze tasak izan ezik

 
Nola ordain daiteke paper formatuan egindako izapide bati dagokion tasa?  
Nola ordain daiteke dokumentaziorik eskatzen ez duen izapide bati dagokion tasa, esaterako, patenteen urteroko tasa?  
Nola egin daitezke ordainketa masiboak fitxategiak erabiliz? (gehienez 400 tasa fitxategiko)    

Nola egin daitezke ordainketa masiboak fitxategiak erabiliz? (ordaintzaile handien kasuan, 400 tasa baino gehiago fitxategiko)

Ezinbestekoa da La Caixa-n kontu korronte bat izatea eta ordaintzaile handien multzoan sailkatuta egotea  

 

 

 

 

 

1. oharra: Gaur egun, La Caixa diru-bilketa arloan Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoarekin kolaboratzen duen finantza-erakundea da.
2. oharra: VISA, MasterCard.

Ordainketa egiteko, aurrez aurrekoa edo elektronikoa, Egoitza Elektronikoan sartu behar da, “Tasen ordainketa eta prezio publikoak” izeneko atalean. Jarraian, ordainketa egiteko modalitate bakoitza deskribatzen da:

  • Ordainketa elektronikorako prozedura: Ordainketa elektronikoa hauek dira:

    a) La Caixa-ren pasabidea (Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoarekin kolaboratzen duen erakundearen banku elektronikoa). Horretarako, ezinbestekoa da La Caixa-n kontu korronte bat izateaz gain, “Linea Irekia” kontratua izatea

    b) Zerga Agentziaren (AEAT) pasabidea. Horretarako, ezinbestekoa da ziurtagiri digital bat edo NAN elektroniko bat izatea, eta haren titularrak bat etorri behar du ordainketa egiteko erabiliko den kontu korrontearen titularrarekin. AEAT agentziarekin kolaboratzen duten banku-erakunde ezberdinak erabil daitezke

    c) Kreditu-/zordunketa-txartelak. Kreditu-txartela erabiliz ordain daitezkeen Jabetza Industrialeko modalitateak orrialde honen hasieran agertzen den laburpen-taulan adierazten dira.

  • Aurrez aurreko ordainketa egiteko prozedura:

     

    Lehenik eta behin, dagokion ordainketa-dokumentua deskargatu behar da Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren Egoitza Elektronikotik, esteka hau erabiliz: Aurrez aurreko ordainketa egiteko dokumentuak sortzea. Ondoren, La Caixa-ren edozein bulegotan egiten da ordainketa.

     

    OHARRA!

     

    Edozein tasa ordaintzean, kontuan hartu behar da tasa bakoitzak bere barra-kodea duela. Horregatik, ordaintzeko tasa bakoitzeko ordainketa-inprimaki bat bete behar da ezinbestean.

     

    ADIBIDEAK: Hiru marka eskatu nahi badituzu, marka bakoitzerako ordainketa-inprimaki bat sortu behar da. Espediente berari dagozkion hainbat tasa ordaindu nahi badituzu, ordaintzeko tasa bakoitzeko inprimaki bat sortu behar da.

2. Prezio publikoen ordainketa

Prezio publiko baten baitako zerbitzu bat eskatzeko, ezinbestekoa da dagokion unitatera posta elektroniko bat igortzea, izan ere, prezio publikoak ordaintzeko, aldez aurretik likidazio-dokumentu bat eratu behar du Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak.

Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak posta elektronikoz erantzungo dio interesdunari, jarraitu beharreko prozedura adierazita. Horretarako esteka bat erabiliko da, eta bertan dagokion zenbatekoa adierazita duen ordainketarako dokumentua deskargatzeko aukera izango da. Ondoren, ordainketa modu hauetako bat erabiliz egin daiteke:

  • Aurrez aurreko ordainketa: La Caixa-ko edozein bulegotan.
  • Ordainketa elektronikoa: Kreditu-/zordunketa-txartela erabiliz.

3. Controles automáticos previos en el pago de anualidades