ZER DA BABESERAKO ZIURTAGIRI OSAGARRIA?


Babeserako Ziurtagiri Osagarria industria jabegoko titulu bat da. Patentea iraungi denean, patenteak farmazia-produktuek zein produktu fitosanitarioek duten osagai aktibo bati edota zenbait osagai aktibori ematen dien babesa luzatzen du, gehienez ere bost urtez.

Farmazia-produktuek zein produktu fitosanitarioek baimena behar dute haiek merkaturatzen hasi baino lehen, eta horren izapideak patenteak produktuari emandako babes-epea murriztu dezake. Babeserako Ziurtagiri Osagarriak babes-epean murrizketa hori konpentsatzeko balio du.

Babeserako Ziurtagiri Osagarriak eta patenteak eskubide berdinak ematen dituzte. Lehenengoak, indarrean dagoen bitartean, farmazia-produktu zein produktu fitosanitario zehatzak babesten ditu, aurretik patentearen babesa eta merkaturatzeko edota bestelako erabilerarako baimena jaso dutenak. Patentea iraungitzen denean sartuko da indarrean Babeserako Ziurtagiri Osagarria.