ZER DA EUROPAKO PATENTE BAT?


Europako patente sistemak babesa lortzeko aukera ematen du. Horretarako, Europako patentearen zuzeneko eskaera egin behar da, eta zer Europako estatutan nahi den babesa adierazi. Estatu horiek Patenteen Europako Hitzarmenaren barruan egon beharko dute. Horrea, Europako 38 herrialdetan lor daiteke babesa (2011ko maiatzean zeuden kideak).

Europako patente-eskaera OEPMn eska daiteke, hala ere, Patenteen Europako Bulegoak bideratzen du. Kontzesioak patente nazional baten eragin bera du, ematen den Estatu bakoitzean.

Halako eskaerak gaztelaniaz egin daitezke; hala eginez gero, % 20ko deskontua izango duzu aurkezpen tasan (on-line edo paper modalitate guztietan), eta % 20ko deskontua, berriz, azterketa tasan (Europako Patenteen Hitzarmeneko 6.3. Araua). Hizkuntza ofizialetako batera itzuli behar dira eskaera horiek, bi hilabeteko epean.

EuroPCT eskaera bat bada, hau da, Europan fase erregionalean sartu den eta nazioarteko bilaketa-txostena OEPMk egin duen nazioarteko PCT eskaera bada, Europako bilaketa-txosten gehigarriaren tasa 940 eurotan murriztuko da, hots, % 50 baino gehiagoko deskontua egingo da tasarekiko (PCT Applicant’s Guide – National Phase – National Chapter – EPdokumentuan argitaratuta, http://www.wipo.int/pct/guide/en/gdvol2/annexes/ep.pdf)

Horrez gain, Europako Patenteen Bulegoak albiste bat argitaratu zuen 2010eko uztailaren 28an, Europako Patenteen Hitzarmenean egin dituzten aldaketei buruzkoa (EPHren 141. eta 70. arauak). Hala, EPOren esku egongo da estatuko bulego jakin batzuek —besteak beste, OEPMk— patenteak eskatzeko egindako lana, eta estatuko eskaera horren lehentasuna aldarrikatzen duten Europako patenteak izapidetzeko erabili ahal izango du.

http://archive.epo.org/epo/pubs/oj010/08_10/08_4100.pdf