SPCT nazioarteko eskaerak


PLI prozedurari esker asmakizunak babesteko eskaerak errazago egiten dira babes hori herrialde askotan lortu nahi denean, eta sistema honen bidez eskaera bakar bat aurkeztea PLI Itunaren partaide diren herrialde bakoitzean eskaera bana aurkeztea bezala da (152, 2018ko azaroa).

Sistema horren bitartez, izapidea une horretan bertan egin daiteke, eskaera bakarra eginda, herrialde askotan.

Garrantzitsua da argitzea prozedura honen bitartez ez direla patenteak ematen, ez eta kontzesio nazionala ordezkatzen ere; baizik eta prozedura hau eman aurreko izapideak bateratzeko sistema da. Horrez gain, prozedura honen biez "denbora eros" dezakezu, izan ere, fase nazionalera sartzeko erabakia atzeratu dezakezu, 30 hilabete arte nazioartean aurkezten den egunetik, eta zure asmakaria sekretuan gorde dezakezu, 18 hilabete gutxienez. Horrela, bere bideragarritasuna azter dezakezu, behar ez diren gastuak saihesteko.

OCT nazioarteko eskaeren bulego hartzaile moduan aritzen da OEPM, titularrak espainiarrak edo Espainian bizi direnean.

Espainiar eskatzaileek abantaila handia dute; izan ere, Bulego Hartzaileaz gain, Bilaketen eta Nazioarteko Atariko Azterketen Nazioarteko Administrazioa da OEPM, eta PCTko izapide guzti-guztiak egiteko aukera ematen du, fase nazionalean sartu arte (30. hilabetea lehentasunezko datatik kontatzen hasita), gaztelaniaz, eta oso modu errazean.

Eskaera elektronikoa (on-line) ere egin daiteke, eta PDF edo XML formatuetan aurkez daitezke deskripzio fitxategiak, aldarrikapenak eta irudiak, PCT-Safe Editor- programa erabiliz. Formaren arabera, deskontuak egiten ditugu aurkezpen tasetan. Horregatik guztiagatik, OEPMk sistema elektronikoa erabiltzea gomendatzen du.

Bestetik, esan beharra dago eskatzaileak OPEM Nazioarteko Bilaketarako Nazioarteko Administrazio gisa aukeratu badu, gero europar eskualdetik joz gero, Patenteen Europako Bulegoak 1110¤-ko beherapena aplikatuko duela europar bilaketan.

Bukatzeko, OEPM herrialde iberoamerikar hauetako eskatzaileentzat Nazioarteko Aurretiko Azterketa eta Nazioarteko Bilaketa Administrazioa ere badela: Txile, Kolonbia, Costa Rica, Kuba, Dominikar Errep., Ekuador, El Salvador, Guatemala, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Panama eta Peru. Garrantzitsua da adieraztea herrialde horietako batzuetan, Banku Mundialak sailkatuak, errenta baxuko, ertain-baxuko edo ertain-altuko ekonomiarekin, OEPMk % 75ko beherapenak eskaintzen ditu nazioarteko bilaketa tasan, goian adierazitako deskontuaz gain, OEPM Bilaketarako Nazioarteko Administrazio gisa hautatu duen eskatzaile iberoamerikarrak, gero, europar eskualdeko bideak aukeratuko balitu.