ZER DA PCT NAZIOARTEKO ESKAERA BAT?


PLI prozedurari esker asmakizunak babesteko eskaerak errazago egiten dira babes hori herrialde askotan lortu nahi denean, eta sistema honen bidez eskaera bakar bat aurkeztea PLI Itunaren partaide diren herrialde bakoitzean eskaera bana aurkeztea bezala da (136., 2007ko urtarrilekoa).

Sistema horren bitartez, izapidea une horretan bertan egin daiteke, eskaera bakarra eginda, 140 herrialde baino gehiagotan.

Garrantzitsua da argitzea prozedura honen bitartez ez direla patenteak ematen, ez eta kontzesio nazionala ordezkatzen ere; baizik eta prozedura hau eman aurreko izapideak bateratzeko sistema da. Horrez gain, prozedura honen biez "denbora eros" dezakezu, izan ere, fase nazionalera sartzeko erabakia atzeratu dezakezu, 30 hilabete arte nazioartean aurkezten den egunetik, eta zure asmakaria sekretuan gorde dezakezu, 18 hilabete gutxienez. Horrela, bere bideragarritasuna azter dezakezu, behar ez diren gastuak saihesteko.

OCT nazioarteko eskaeren bulego hartzaile moduan aritzen da OEPM, titularrak espainiarrak edo Espainian bizi direnean.

Espainiar eskatzaileek abantaila handia dute; izan ere, Bulego Hartzaileaz gain, Bilaketen eta Nazioarteko Atariko Azterketen Nazioarteko Administrazioa da OEPM, eta PCTko izapide guzti-guztiak egiteko aukera ematen du, fase nazionalean sartu arte (30. hilabetea lehentasunezko datatik kontatzen hasita), gaztelaniaz, eta oso modu errazean.

Eskaera elektronikoa (on-line) ere egin daiteke, eta PDF edo XML formatuetan aurkez daitezke deskripzio fitxategiak, aldarrikapenak eta irudiak, PCT-Safe Editor- programa erabiliz. Formaren arabera, deskontuak egiten ditugu aurkezpen tasetan. Horregatik guztiagatik, OEPMk sistema elektronikoa erabiltzea gomendatzen du.

Garrantzitsua da adieraztea Munduko Bankuan errenta baxuko, errenta ertain-baxuko edo ertain-altuko ekonomiarekin kalifikatutako zenbait herritaldetarako, nahiz Iberoamerikako zenbaitetarako, OEPMk % 75eko deskontuak egiten dituela nazioarteko-bilaketa tasan.

(http://www.wipo.int/pct/en/fees/oepm_fee_reduction.html).