KEXA, IRADOKIZUN eta ZORION-AGURREN aurkezpena


OEPMk badaki zein garrantzitsua den eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzea. Hori dela eta, kexak, iradokizunak eta zorion-agurrak aurkezteko prozedura jartzen du erabiltzaileen eskura.

Aurkezteko moduak

Kexak, iradokizunak eta zorion-agurrak aurkezterakoan, igorlea identifikatzeko balio duten datuak adierazi behar dira, baita harekin harremanetan jartzeko beharrezko datuak ere (helbidea, helbide elektronikoa, etab.), eta sinatuta egon behar dute. Bestela, ezin izango dira izapidetu.

Zerbitzuak hobetzen lagundu nahi badiguzu, bidali iruzkinak bide hauetako bat erabilita:

  • Egoitza elektronikoan dagoen inprimaki hau beteta (eraikitzen) https://sede.oepm.gob.es
  • Inprimakia deskargatuta. Ondoren, honela aurkez dezakezu:
    • Aurrez aurre edo posta arruntez bidalita. Bulegoaren helbidea:
      Paseo de la Castellana, 75
      28071 Madrid
    • Faxez: 91 349 55 97
    • Mezu elektronikoa bidalita, helbide honetara: ciudadano@oepm.es (ahal izanez gero, sinadura elektronikoa duela. Hala ere, beti izango dira kontuan igorlea identifikatzeko balio duen informazioa dakarten mezu elektronikoak, haiek izapidetu eta erantzuna izan dezaten)
    • Telefonoz: 902 157 530. (Kasu horretan, aurreko bideei buruzko informazioa emango zaio interesdunari, eta ahal izanez gero haiek erabil ditzan eskatuko zaio)

OEPMk kexei erantzuteko hartutako konpromisoa

Jasotako kexen % 80ri 15 egun balioduneko epean erantzungo zaie. Gainerakoei, berriz, 19 egun balioduneko epean. Epea igarotakoan erantzunik jaso ez bada, Industria, Energia eta Turismo Ministerioko Zerbitzuen Ikuskaritza Nagusira jo dezakezu (951/2005 EDaren 16.3 art.).

Garrantzitsua: aurkezten diren kexak ez dira inoiz administrazio-errekurtsotzat joko, eta ez dituzte etengo errekurtsoak aurkezteko indarreko araudian ezarrita dauden epeak.