Legezko abisua


Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa (PMEB) www.oepm.es helbidearen titularra da.

PMEBa ez da web atari horren tresna eta informazioak erabiltzearen ondorioz sortutako kalte eta galeren erantzule izango, administrazio prozeduren hasiera, garapen eta emaitzei buruz hartutako erabakiei jarraiki. Zehazki, atari horretako informazio eta edukiak ezingo dira erabili Estatuko Administrazio Orokorraren aurkako prozesuetan, eta PMEBk ez ditu bere gain hartuko administrazio dokumentuen eta webguneko horien argitalpen elektronikoen artean egon daitezkeen desberdintasunak.

Atari horretako postontzi eta harpidetze zerbitzuek eskatutako datu pertsonalak txertatuko dira abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (datu pertsonalak babesteari buruzkoa) eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan (zeinaren bidez lege hori garatzeko araudia onartu baitzen) xedatutakoa betetzen duten fitxategietan.

PMEBk ez du orrialde horietan agertzen diren helbide elektronikoen bidez egindako erantzunen ardura hartuko. Orrialde horietako postontzien bidez lortutako informazioek informatzeko helburua baino ez dute, eta horietatik ezingo da inolako eragin juridiko loteslerik eratorri, administrazio informazioko eta herritarren arretarako zerbitzuak arautzen dituen otsailaren 9ko 208/1996 Errege Dekretuko 4 b) artikuluari jarraiki.

PMEBk atarian aldaketak egiteko eskubidea izango du, aurrez jakinarazi gabe, atariko edukiak eguneratzeko, zuzentzeko, aldatzeko, txertatzeko edo ezabatzeko edo diseinua aldatzeko helburuarekin. Era berean, ez du orrialde horretan hirugarrenek txertatutako hiperesteka edo loturetan erantsitako informazioaren erantzukizuna hartuko.

Atariko orrialdeetan dauden testuek, arauek eta, oro har, informazioek informatzea dute helburu, hortaz, datuen iraunaldia eta zehaztasuna dagozkien administrazio iturri ofizialetan egiaztatzea gomendatzen dugu.

Atariko informazioa berrerabiltzeari dagokionez, honako hauek hartuko dira oinarri:

BERRERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK:

Baldintza orokor hauek, behin betikoak eta www.datos.gob.es/avisolegal orrialdean eskuragarri daudenak, dokumentuak berriro erabiltzen dituzten eragileak lotuko dituzte horietara, horien mendeko dokumentuak erabili izanagatik.

Jabetza intelektualeko eskubideak berrerabiltzeko eta esklusiboki ez lagatzeko baimena

Baldintza orokorrek horien mendeko dokumentuak helburu komertzial zein ez-komertzialarekin berrerabiltzeko aukera ematen dute. Berrerabilera gisa hartuko da dokumentu hauen erabilera: Estatuko Administrazio Orokorreko organoen eta estatuko sektore publikoko beste erakunde eta entitateen esku daudenak, urriaren 24ko 1495/2011 Errege Dekretuko 1.2. artikuluan aipatzen direnak. Horren bidez azaroaren 16ko 37/2007 Legea garatzen da, pertsona fisiko edo juridikoek ―helburu komertzial zein ez-komertzialekin― estatuko sektore publikoko informazioaren berrerabilera erregulatzen duena, baldin eta erabilera hori jarduera administratibo publikoa ez bada. Baimendutako berrerabilerak jarduera hauek barne hartzen ditu, besteak beste: informazioa kopiatzea, zabaltzea, aldatzea, egokitzea, berreskuratzea, berrantolatzea eta konbinatzea.

Dokumentu kontzeptua azaroaren 16ko 37/2007 Legeko (sektore publikoko informazioa berriro erabiltzeari buruzkoa) 2. ataleko 3. artikuluan xedatutakoa da, eta beraz, informazio guztia barne hartzen du, euskarria ―materiala edo elektronikoa― eta adierazpen grafikoa ―soinua edo irudia― gorabehera, eta ondorioz, baita bereizitako datuak edo datu gordinak ere.

Baimen horrek, era berean, dokumentu horien gaineko jabetza intelektualeko eskubideak doan eta modu ez esklusiboan lagatzea eragiten du: erreproduzitzeko, banatzeko, komunikazio publikoa egiteko eta eraldatzeko jarduerak baimentzen dira, baimendutako berrerabiltze jarduera garatzeko beharrezkoak direnak edozer modalitate eta formatutan, pertsona ororentzat eta legeak onartutako epe luzeenean.

Berrerabiltzeko baldintza orokorrak

Horien mende dauden dokumentuen kasuan, hurrengo baldintza orokorrak aplikatuko dira horiek berrerabili ahal izateko:

         1. Debekatuta dago informazioaren esanahia aldatzea.

         2. Berrerabiliko diren dokumentuen iturria aipatu behar da. Aipamena honela egingo da: «Datuen jatorria: Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa».

         3. Berrerabili diren dokumentuen azken eguneratze data aipatu beharko da, baldin eta jatorrizko dokumentuan agertzen bada.

         4. Ezingo da adierazi, hitz erdika esan edo iradoki PMEBk, berrerabilitako informazioaren titularrak, berrerabiltze horretan parte hartzen, hori diruz laguntzen edo babesten duela.

         5. Kontserbatu beharko dira, eta ez aldatu edo ezabatu, eguneratze datei buruzko meta datuak eta berrerabiltze baldintzak, berrerabiliko den dokumentuari dagozkionak.

Erantzukizun salbuespena

Datu multzoen erabileraren erantzukizuna erabiltzaileek eta berrerabili duten eragileek beren gain hartuko dute, eta horiek hartu beharko dute erabilera horretatik eratorrita, hirugarrenei egindako kalteen ardura.

PMEBa ez da berrerabiltzen duten eragileen erabileraren erantzule izango, ez eta sortutako edo sor dezaketen kalteena edo galera ekonomikoena ere, zuzenean edo zeharka galera ekonomikoak, materialak edo datu galerak eragin ditzaketenak eta berrerabilitako informazioarekin egindako erabileran jatorria dutenak.

PMEBk ez du bermatzen berrerabili daitezkeen dokumentuak era jarraituan egongo direla eskuragarri, ez edukian ez forman, eta ez du bertan dauden akats edo ez esateen gaineko erantzukizunik hartuko.

Berrerabiltzen duen eragilearen erantzukizuna

Berrerabiliko duen eragileari sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko araudia aplikatuko zaio, barne hartuta azaroaren 16ko 37/2007 Legeko 11. artikuluan aurreikusitako zehapen araubidea, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzkoa.