Zer da Diseinu Industriala?


Diseinu Industrialak eskubide esklusiboa ematen dio titularrari (hura erabiltzeko eta hirugarrenek bere baimenik gabe erabiltzea debekatzeko) produktu baten osotasunaren edo zati baten itxurari dagokionez, honako alderdi hauen inguruan, bereziki: produktuaren beraren edo haren apaingarrien lerroak, inguruak, koloreak, forma, egitura eta materialak. Diseinuak bidimentsionalak edo tridimentsionalak izan daitezke.

Diseinu Industrialek emandako babesaren iraupena bost urtekoa da, erregistro eskaera aurkezten den egunetik zenbatuta, eta bost urteko aldi batez edo gehiagoz luzatu ahal izango da, gehienez ere hogeita bost urtez, data horretatik zenbatzen hasita.

Ikusi 20/2003 Legea, uztailaren 7koa, Diseinu Industrialaren Babes Juridikoari buruzkoa, eta hura egikaritzeko Erregelamendua, 1937/2004 Errege Dekretua, irailaren 27koa (1431/2008 Errege Dekretuaren bidez aldatutakoa)