Zaintza Teknologikoko Aldizkariak


Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak jabetza industrialaren inguruko informazio-zerbitzuen aukera zabala eskaini du 1980. urtetik, baina 2002. urtean patenteen dokumentuetan dagoen informazio teknikoa gehiago hedatzearen aldeko apustua egin zuen. Horrela, informazio teknologikoko zerbitzu berria jarri zuen publikoaren eskura: Zaintza Teknologikoko Aldizkariak.

OEPMko patenteak aztertzen dituzten pertsonek egiten dituzte eta Internet bidez ikus daitezkeen patenteei buruzko doako datu-baseenak baino bilaketa-tresna indartsuagoak dituzte. Horrela, argitalpen elektroniko horien xedea hiru hilez behin teknologia sektoreetako aurrerapenei eta nobedadeei buruzko informazio puntuala, doakoa eta eskematikoa ematea da.

Aldizkari horietako batzuk OEPMk egiten ditu osorik. Beste batzuk, OEPMren eta Estatuko eta nazioarteko beste erakunde batzuen arteko elkarlanaren bidez egindakoak dira: Prospektiba Teknologiko Industrialaren Behatokia (PTIB), Plataforma Teknologikoak eta Portugalgo Instituto Nacional da Propriedade Industrial (INPI).

Patenteen bulego nazional honekin “Itsasoko energiei” buruzko Aldizkari bat egiten da. Arlo teknologiko hasiberri hau aukeratzeak, asmaketarik garrantzitsuenak sustatzeaz gain, Portugal eta Espainia ikerketa eta garapeneko instalazio eta ekipamenduetan protagonistak izatea ekarri du. Hiru hileko aldizkaria portugesez eta espainolez egiten da, marea- eta olatu-energien sektoreetarako. Horrez gain, sektoreko gaur egungo eduki estatistikoak eta alderdi garrantzitsuak ere jasotzen dira; funtsean, berriak eta pertsona ospetsuei egindako elkarrizketak.

OEPM Aldizkariak

OEPM aldizkariak - Plataforma Teknologikoak

OEPM-PTIB Aldizkariak

Boletines OEPM-Instituto Nacional da Propriedade Industrial (INPI)

Harpidetzeko inprimakia