ZER DA PATENTE BAT?


Patentea patentaturiko asmakuntza esklusiboki ustiatzeko eskubidea bermatzen duen titulua da, besteei titularraren baimenik gabe fabrikatzea, saltzea edo erabilpena debekatzen diena. Ordainetan, Patentea publikoaren esku jartzen da, guztiek ezagutu dezaten.

Patenteak ematen duen eskubidea ez da berez patentearen objektua fabrikatzeko, merkaturatzeko eta erabiltzekoa, titularrak beti daukan eta erabili dezakeen eskubidea baita hori; aitzitik eta, batez ere, «besteak produktu patentatua fabrikatzetik, erabiltzetik edo merkaturatzetik aldentzeko» eskubidea ematen du.

Patentea dagokieke prozedura berriari, aparailu berriari, produktu berriari edo berorien hobekuntzari. Patentearen iraupena 20 urtekoa da, eskaera aurkeztu zeneko datatik zenbatzen hasita. Indarrean mantentzeko beharrezkoa da urteko tasak ordaintzea, eman zen datatik.

Ikusi Patenteei buruzko 11/1986 legea, martxoaren 20koa