Industria Jabegoa eta Sozietateen gaineko Zergaren Legea Patent Box


Patent Box enpresen hazkunde ekonomikoa sustatzeko helburua duen lege-figura da, honako hauek erabiliz: patenteak bezalako aktibo ukiezinak, marrazki edo ereduak, planoak, formulak edo prozedura sekretuak.

Patent Box-ek, aipatutako aktibo ukiezinak erabiltzeko eskubidearen lagapenetik edo ustiapenetik eratorritako zerga-oinarrira gehitu beharreko diru-sarreren portzentaje handi bat murriztea ahalbidetzen du (berehalako zerga salbuespena).

Inolaz ere ez dute erabiltzeko eskubidearen lagapenetik edo ustiapenetik eratorritako errentak murrizteko eskubiderik emango, ez eta marken, obra literario, artistiko edo zientifikoen transmisiotik datozenak (hauek barne: film zinematografikoak, laga daitezkeen eskubide pertsonalak, baita irudi eskubideak, programa informatikoenak, ekipamendu industrial, komertzial edo zientifikoenak) ezta aurreko atalean adierazitako eskubide edo aktiboetatik eratorritakoak ere.

Honen aplikazioa Espainian azaroaren 27ko Sozietateen gaineko Zergaren 27/2014 Legearen V. kapituluak, 23. artikuluak erregulatzen du. Hori, 2016ko uztailaren 1ean aldatu zen eta data horretan sartu zen indarrean Sozietateen gaineko Zergan Patent Box-aren erregulazio berria.

2016ko uztailaren 1era arte, zerga-oinarrira gehitu beharreko diru-sarreren portzentajearen murrizketa %60koa zen eta baimendunak edo saltzaileak aktiboak gutxienez %25ean sortu izanaren baldintzapean zegoen.

Sozietateen gaineko Zergaren Legearen 23. artikuluaren idazkera berriaren arabera, patente, marrazki edo eredu, plano, formula edo prozedura sekretuak erabiltzeko edo ustiatzeko eskubidearen lagapenetik eratorritako errentek, edo esperientzia industrial, komertzial edo zientifikoei buruzko eskubidearen lagapenetik eratorritakoek zerga-oinarriaren murrizketa bat izateko eskubidea izango dute koefiziente hau %60rekin biderkatzean lortutako emaitzan:

KOEFIZIENTEA =

Lagatzailearen aktibo ukiezinaren SORKUNTZAREN zuzeneko gastuak + enpresari LOTU GABEKO AZPIKONTRATAZIOAREN gastuak


Lagatzailearen aktibo ukiezinaren SORKUNTZAREN zuzeneko gastuak + AZPIKONTRATAZIOAREN gastuak
(lotutakoak eta lotu gabekoak) + aktibo ukiezinaren ESKURATZE gastuak

Koefizientearen zenbakitzailearen zenbatekoa %30ean handituko da, baldin eta zenbakitzaileak izendatzailearen zenbatekoa gainditzen ez badu.

Aurreko koefizientean ez dira honako hauek gehitu behar: finantza-gastuak, ondasunen amortizazioak eta aktiboaren sorkuntzarekin zuzenean lotuta ez dauden gastuak. Aurreko koefizientearen emaitza ezin da inoiz 1 baino handiagoa izan.

Formula honen bitartez, zenbat eta handiagoa izan izendatzailea, hau da, zeharkako gastuak (lotutako hirugarrenekin egindako azpikontratazioarenak edo sorkuntza gastuen zenbatekoari dagokionez eskuratzearenak) orduan eta txikiagoa izango da enpresa lagatzaileari aplikagarria zaion murrizketa.

Honen bitartez zera bilatzen da: jarduera asmatzaile batean aritu izana egiaztatzen duten zergadunak izan daitezen neurri handiagoan zerga-murrizketaren onuradun, hirugarrenei enkargatu edo erosten dietenen ordez, jarduera asmatzaile horren emaitza Espainian edota atzerrian izanik ere.

Legedi berriak erregimen iragankor luze bat aurreikusten du, hortaz, 2021eko ekainaren 30era arte gauzatutako aktibo ukiezinen lagapen edo salmentak direla eta lortutako errentei legearen aurreko bertsioa aplika dakieke eta baimen bidez lortutako errentei, berriz, kontratua sinatzean indarrean dagoen legea aplika dakieke.

Informazio gehiago:

www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2014-12328&b=33&tn=1&p=20151030#a23