Patente eta eredu erabilgarriak Espainian


Zer da hau?

Nazioko, Europako eta Espainia izendatzen duten mundu mailako asmakuntza espedienteen (patenteak eta erabilera-modeloak) datu bibliografikoetan egingo da bilaketa, baldin eta eskatzaileak gaztelaniarako itzulpena aurkeztua badu. Emaitzetan irudi eta dokumentu osoak (liburuxkak) sartuko dira, formatu elektronikoan (PDF eta faksimileak).

INVENESen barne hartua dagoen datu-baseak (INTERPAT) ondorengo datu hauek ditu gordeta: Errege Pribilegioen datu bibliografikoak, 1826tik 1878ra bitartekoak; Jabetza Industrialaren Estatutuak 1929tik hasita izapidetuta dituen Patenteen eta Erabilera-modeloen dokumentuak; 1986ko martxoaren 20ko Patenteen Lege berriak izapidetuak; Europako Patenteak eta Espainia izendatzen duten PCT bitartez eskatutako Patenteak ere bai, gaztelaniaz sortutako dokumentua baldin badute. 1988az geroztik BOPIn argitaratutako irudiak biltzen ditu, baita agiri osoak ere. Milioi batetik gora erreferentzia ditu.

Datu-baseetako datu bibliografikoak egunero eguneratzen dira.