ZER DA NAZIOARTEKO PLI ESKAERA?


PLI prozedurari esker asmakizunak babesteko eskaerak errazago izapidetzen dira babes hori herrialde askotan lortu nahi denean, eta sistema honen bidez eskaera bakar bat aurkeztea PLI Itunaren partaide diren herrialde bakoitzean eskaera bana aurkeztea bezalaxe da (136, 2007ko urtarrilak 1).

Garrantzizkoa da argi uztea prozedura honen bitartez ez direla ez patenteak ematen, ez nazio barruko kontzesioak ordezten; aldiz, kontzesioa eman aurreko izapideak bateratzeko sistema da. Gainera, prozedura honek «denbora erosteko» aukera ematen du, 30 hilabetez atzera baitezake, nazioarteko aurkezpen datatik zenbatuta, nazioko fasean sartzeko erabakia, edo lehentasunekoa, 18 hilabetez asmakuntza sekretuan edukitzea ahalbidetzen diona, oso komenigarria izan daitekeena bere bideragarritasuna haztatzeko eta alferrikako gastuak eragozteko.

OEPMk jasotzen ditu nazioarteko PCT (PLI) eskaerak, titularrak espainiarrak direnean edo Espainian bizi direnean.