Bitartekotza eta Arbitrajea


Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa (OEPM) eta Jabego Intelektualaren Munduko Erakundea (OMPI) elkarlanean ari dira Industria Jabegoaren arlokogatazkak konpontzeko metodo alternatiboak (ingelesez, ADR, Alternative Dispute Resolution) sustatzeko. Hori, OMPIren Arbitraje eta Bitartekotza Zentroaren bitartez gauzatzen da.

ADRak gatazkak konpontzeko prozedura alternatiboak dira, auzibidera jo beharrik gabe. Horien artean, aditu-irizpena, bitartekotza eta arbitrajea daude. Era azkar eta eraginkorrean akordio batera iristea dute helburu metodo hauek eta gatazkaren alderdiei kostuak murrizten dizkie, bai denborari, bai diruari dagokienez.

Honako hauek dira prozedura hauen ezaugarrietako batzuk:

  • Aditu-irizpena: prozedura honen bitartez, alderdiek gai zehatz bat (adib. gai tekniko bat) aditu baten edo batzuen erabakiaren pean jartzen dute. Horiek, gaiari buruzko erabaki bat hartuko dute, loteslea izan daitekeena, baldin eta alderdiek kontrakoa adostu ez badute.

  • Bitartekotza: prozedura informala, adostua eta ez loteslea da. Honako honetan, bitarteko batek alderdiei gatazka bat konpontzeko akordio batera iristeko laguntza ematen die. Akordio hau alderdi bakoitzaren interesetan oinarrituko da eta ez soilik eskubide zehatz bat betez gauzatzen den eskubide eta betebeharren aplikazio zorrotzean. Bitartekoak ezin izango du erabaki bat inposatu eta akordioak kontratu baten balioa du.

  • Arbitrajea: honen bidez, alderdiek, gatazka arbitro baten edo batzuen erabakiaren pean jartzen dute. Hau, loteslea eta behin betikoa izango da, eskubide eta betebeharretan oinarritua, aplikagarria den eskubide bati jarraiki. Erabakia laudo bidez exekutagarria izango da arbitraje-legediaren pean.

Informazio gehiago: