Pirateria industrialaren aurkako jardunbideak


Jabetza industrialeko erregistroak esklusibotasuna ematen du asmakuntzen, forma sorkuntzen eta zeinu bereizleen erabilerari eta ustiapenari dagokienez.

Hala ere, gaur egun jabetza industrialeko eskubideak gero eta gehiago faltsifikazioen eta pirateriaren helburu dira.Pirateria industriala gero eta arrisku konplexuagoa eta handiagoa da, batez ere, teknologia berriak hedatu direnetik.Gainera, gaur egun, pirateria industrialak gero eta produktu gehiago hartzen ditu barne (farmaziako produktuak, jostailuak, autoetako zatiak, produktu elektronikoak...) eta herritarren osasuna, segurtasuna eta ongizatea arrisku larrian jartzen dute.

ELGAren azken txostenaren arabera (2009an eguneratua), trafiko hori 250.000 milioi dolarreraino iristen da.Espainian, arlo horretan poliziak egindako azken jarduerei buruzko azken txosten estatistikoaren arabera, konfiskatutako objektuek 438 milioi euroko baino gehiagoko balioa zuten.

Fenomeno horren aurkako borrokan, ezinbestekoa da herritarrak sentsibilizatzea pirateriaren arriskuei buruz, trebatzea eta eskubide horiek errespetatzeari buruzko garrantziaren berri ematea; izan ere, herrialdearen hazkunde ekonomikoan eta industrialean laguntzen dute hein handi baten.