PMEBko Industria Jabetzako Agenteen Errolda Berezian inskribatzeko betekizunak


Industria Jabetzako Agentearen lanbidea arautzen duen araudiaren arabera, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoko Industria Jabetzako Errolda Berezian inskribatzea lortzeko bete behar diren betekizunak hauek dira:

  • Espainiarra izatea edo Europako Batasuneko Estatu Kide bateko nazionalitatea izatea. Adin nagusikoa izatea eta Espainian edo Europako Batasuneko Estatu kide batean bulego profesionala izatea.
  • Prozesupean ez egotea, eta dolozko delituagatik zigortua ez izatea, birgaiketa jaso badu salbu.
  • Lizentziatu, Arkitekto edo Ingeniariaren titulu ofizialak izatea, Unibertsitateetako Errektoreek emana, edo legalki hauen parekoak izan daitezkeen beste titulu ofizialak izatea.
  • Industria Jabetzako Agentearen jarduera profesionalerako nahitaezko jakintzak bermatuko dituen azterketa gainditzea, Patenteen Legea Betetzeko Arautegiko 59, 60, 61. artikuluetan zehazten den bezala.
    Gaitasun azterketaren deialdia argitaratuko da, aurretiaz eta denbora nahikoarekin, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoko web orrian.
  • Eta, azkenik, aurreko betekizunak hartuta, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoko Zuzendariaren esku fidantza jartzea eta erantzukizun zibileko asegurua adostea, Arautegian zehazten diren mugetan.

278/2000 Errege Dekretuak, otsailaren 25ekoak, Industria Jabetzako Agenteen Elkargo Ofizialaren Estatutuak onartzen dituenak xedatzen duenez, lanbidean aritzeko nahitaezko betekizuna Agenteak Elkargo honetako kide izatea da.

Aipatu betekizunen pilatzea benetakotuko da Bulegoan, Patenteen Legea Betetzeko Arautegian ezartzen den dokumentazioa aurkeztuta.