Ekonomia globalean, asmakizun bera herrialde batean baino gehiagotan babesteko, enpresek patente bana lortu behar izaten dute herrialde bakoitzean, gero eta gehiago.
ELGAren datuek adierazle gisa erabiltzen dute eskualdeko edo estatuko beste bulego batzuek babesa lehentasunez emateko egiten diren eskaeren ehunekoa (ikus grafikoa). Datuon arabera, Espainiako enpresek gero eta gehiago babesten dituzte beren asmakizunak nazioartean, PCT babes prozedura eta Europako patentea (EPO) erabiliz gehienbat.
Herrialdeka egindako analisi batek dio Txinan, Estatu Batuetan, Kanadan eta Japonian babesten dituztela asmakizunak espainiar enpresek.Antzeko joera sumatzen da, gainera, Espainia inguruko herrialdeetan ere.

Espainiatik kanpo asmakizun bat babesteko, bada aukera bat baino gehiago, eta eskatzaileak ikusi beharko du zein aukera komeni zaion. Hona kontuan hartu beharreko irizpideak: babesa non lortu nahi duen, izapideak zein hizkuntzatan egin nahi dituen, zenbateko kostua ordaintzeko prest dagoen edota patentea noiz lortu nahi duen.
Nazioarteko babes sistemetara errazago heltzeko, Espainiako Patente eta Marka Bulegoak (OEPM) atzerrian patenteak lortzeko finantza-laguntzak ematen ditu, urtero deitzen den laguntza programa baten bitartez.Laguntza horiei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sar zaitez hemen:
Hasiera > Jabetza industriala > Laguntzak
Nazioarteko patenteak lortzeko, badira zenbait aukera:
1.- PCT bidea.(Informazio gehigarria helbide honetan:Invenciones/Solicitudes internacionales PCT)
Sistema horren bitartez, izapidea une horretan bertan egin daiteke, eskaera bakarra eginda, 140 herrialde baino gehiagotan.
Espainiar skatzaileek abantaila handia dute; izan ere, Bilaketen eta Nazioarteko Atariko Azterketen Nazioarteko Administrazioa da OEPM, eta PCTko izapide guzti-guztiak egiteko aukera ematen du, fase nazionalean sartu arte (30. hilabetea lehentasunezko datatik kontatzen hasita), gaztelaniaz, eta oso modu errazean.
Eskaera elektronikoa (on-line) ere egin daiteke, eta PDF edo XML formatuetan aurkez daitezke deskripzio fitxategiak, aldarrikapenak eta irudiak, PCT-Safe Editor- programa erabiliz.Formaren arabera, deskontuak egiten ditugu aurkezpen tasetan. Horregatik guztiagatik, OEPMk sistema elektronikoa erabiltzea gomendatzen du.
Garrantzitsua da jakitea OEPMk % 75eko deskontuak eskaintzen dituela, nazioarteko bilaketen tasari dagokionez, Iberoamerikako herrialde batzuetan (http://www.wipo.int/pct/en/fees/oepm_fee_reduction.html).
Arreta berezia merezi du Ingalaterrako patenteen bulegoak eskaintzen duen zerbitzu batek: patenteak modu azkarrean ematea.Hala, PCT eskaera bat egitean, patentea lortzeko aldeko txostena lortuz gero, fase nazionalean sartzeko eskaera bat egin nahi baduzu Erresuma Batuan, patentea modu azkarrean lortuko duzu (Fast Track).
Informazio gehiago nahi izanez gero:
http://www.ipo.gov.uk/about/press/press-release/press-release-2010/press-release-20100528.htm
2.- Europako bidea:(Informazio gehigarria helbide honetan: Invenciones /Patente europeas)
Patentea modu horretan lortuz gero, patente horrek Europako 38 herrialdetan izango du balioa (2011ko maiatzean EBko kide zirenetan).
Halako eskaerak gaztelaniaz egin daitezke; hala eginez gero, % 20ko deskontua izango duzu aurkezpen tasan (on-line edo paper modalitate guztietan), eta % 20koa, berriz, azterketa tasan (Europako Patenteen Hitzarmeneko 6.3. Araua). Hizkuntza ofizialetako batera itzuli behar dira eskaera horiek, hiru hilabeteko epean.
EuroPCT eskaeretan, hau da, Europako eskualdeen fasean sartuak diren PCT nazioarteko eskaeretan, OEPMk nazioarteko bilaketen txostena egin ondoren, Europako bilaketen txosten osagarriaren tasa 940 euro merkeagoa izango da; alegia, % 50etik gorako deskontua izango du, tasarekin alderatuta (PCT Applicant’s Guide – National Phase – National Chapter – EP dokumentuan argitaratua, helbide honetan: http://www.wipo.int/pct/guide/en/gdvol2/annexes/ep.pdf)
Horrez gain, Europako Patenteen Bulegoak albiste bat argitaratu zuen 2010eko uztailaren 28an, Europako Patenteen Hitzarmenean egin dituzten aldaketei buruzkoa (EPHren 141. eta 70. arauak). Hala, EPOren esku egongo da estatuko bulego jakin batzuek —besteak beste, OEPMk— patenteak eskatzeko egindako lana, eta estatuko eskaera horren lehentasuna aldarrikatzen duten Europako patenteak izapidetzeko erabili ahal izango du.
http://archive.epo.org/epo/pubs/oj010/08_10/08_4100.pdf
3.- Patente eskaerak Espainiako bulegoetan.
Beste aukera bat da banakako erregistro bat egitea asmakizun jakin baten babesa lortu nahi den estatuan bertan.
Kasu horietan, kasuan kasuko araudia hartu behar da kontuan.
4.- Patent Prosecution Highway (PPH).
Nazioartekotzea bultzatzeko eta kudeaketa hobetzeko, zenbait lerro estrategiko zehaztu dituzte Espainian Jabetza Industriala Sustatzeko Planean (PI Plana). Lerro estrategiko horiei jarraituz, Espainiako Patente eta Marka Bulegoak (OEPM) zenbait alde biko akordio lortu ditu Estatu Batuetako (USPTO), Kanadako (CIPO), Japoniako (JPO), Finlandiako (NPPR), Portugaleko (INPI) eta Errusiako (Rospatent) bulegoekin.