Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más informaciónJabetza industrialari esker sorkuntza ez-material batzuen gain eskubide esklusiboak lortzen dira eta horiek jabetza-eskubideak bailiran babesten dira.
Espainian jabetza industrialaren gaineko eskubide-mota desberdinak daude:
- Diseinu industrialak: produktuek kanpotik duten itxura babesten dute
- Markak eta Merkataritza izenak (Zeinu Bereizgarriak): merkatuan produktu edo zerbitzu batzuek beste eragile ekonomiko batzuek eskainitako antzeko beste batzuen aurrean bereizteko lagungarri diren irudiekin edota izenekin lotutako konbinazioak babesten dituzte.
- Patenteak eta erabilera modeloak: helburu industrialekin kopia edota erabil daitezkeen produktuak eta prozedurei dagozkien asmakuntzak babesten dituzte
- Erdi-eroaleen topografiak: zirkuitu integratu bat osatzen duten geruza eta elementu desberdinen trazadura (eskema) babesten dute, baita horien hiru dimentsioko antolamendua eta interkonexioak ere, hau da, azken finean bere "topografia" den hori babesten dute.
Eskubide horietako bakoitzari legedi bat aplikatzen zaio, jarraian adierazten den webguneko "Araudia" izeneko atalean kontsulta daitekeena: (http://www.oepm.es/es/propiedad_industrial/Normativa/)
Jabetza industrialaren eskubideak dituenak nork eta nola erabil ditzakeen erabaki dezake.
Eskubide horiek erakunde eskudunak ematen ditu prozedura baten bitartez (Espainian, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak) eta eskaintzen duten babesa Espainia osora zabaltzen da.