< Itzuli emaitzen zerrendara
Bilaketaren emaitzak
Nola babes daiteke diseinu industrial bat Espainian?
Espainian, modu ugaritan lortzen da babesa:
- Bide nazionaletik. Honako arau honek ezartzen ditu eskaera egiteko pausoak: 20/2003 Legeak, uztailaren 7koak, DISEINU INDUSTRIALAREN BABES JURIDIKOARI BURUZKOAK.
- Bide komunitariotik. DISEINU KOMUNITARIOAeskaerabakarra eginez lor daiteke. Eskatzaileak aukera du OEPMn aurkezteko, haiek OAMIra helaraz dezaten, edota zuzenean OAMIn (Alacant) aurkezteko. Diseinu hori bakarra da ondorio guztietarako, eta Europar Batasunaren lurralde osorako onartzen, ukatzen edo baliogabetzen da.
- Nazioarteko bidetik. Prozedura hau Hagako Akordioak arautzen du (akordio horren barruan daude 1934ko, 1960ko eta 1967ko aktak; Genevako 1975eko Protokoloa; eta Genevako 1999ko Akta). Prozedura honen bidez, aldi berean egin daiteke 57 herrialde edo eskualdetarako eskaera.
< Itzuli emaitzen zerrendara