Galdera ohikoenak

Ohiko galderen bilatzailea

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

¿Qué es el Registro Internacional de Diseños Industriales?

Nazioarteko Diseinua, Diseinuen Nazioarteko Erregistro sistema batean sartzen da, Hagako Akordioan dauden herrialdeena, 1934ko eta 1960ko Aktak eta 1999ko Genevako Akta biltzen dituena. 1934ko Akta ez da aplikatzen 2010eko urtarrilaren 1etik.

Hagako Itunarekin izapide asko erraztea eta batzea lortzen da, hala nola azterketa formala eta argitalpena, izendatutako herrialde bakoitzean eskubide eta betebehar bereko erregistroa egon dadin, diseinu nazionala balitz bezala.

Eskaera bakar batez, hizkuntza bakar batean eta tasa bakar bat franko suitzarretan ordainduta babesa lor daiteke herrialde askotan. . Azpimarratzekoa da ere errazago kudeatzen dela Diseinuen Nazioarteko Erregistroa, zenbait diseinu nazional baino, bai berriztatzeko garaian, bai titularra edo ordezkaria aldatzeko garaian. Laburbilduz, errazagoa da beste herrialde batzuetan babesa lortzea, eta babes horren ondorengo kudeaketa ere bai.

Nazioarteko Diseinua erregistratzeko eskaera egin ahal izango diote OEPM Bulegoari Espainiako nazionalitatea duten, bizilekua Espainian duten edo Espainian industria- edo merkataritza-establezimendu erreal eta eraginkorra duten pertsona fisiko edo juridikoek.

OEPM Bulegoaren bidez egitekotan, Nazioarteko Diseinua erregistratzeko eskaerak badauka bidaltze-tasa bat, Nazioarteko Bulegoan ordaindu behar diren tasetatik aparte.

Nazioarteko diseinuaren erregistroa bost urteko epean egongo da indarrean, nazioarteko diseinua erregistratzen denetik hasita. Erregistroa bost urteko epe gehigarritan berri daiteke, izendaturiko Alderdi Kontratatzaile bakoitzaren legediak ezartzen duen epea bete arte.

OMPI Bulegoaren web-orrian sistema honi buruzko informazio zehatzagoa kontsulta daiteke: http://www.wipo.int/treaties/es/registration/hague/

< Itzuli emaitzen zerrendara