Espainian balioa duen patentea lortzeko hiru bide erabil daitezke:
- Espainiako bidea:Eskaera 1986ko martxoaren 20ko Patenteen Espainiako Legean ezarritako baldintzen arabera egiten da.
- Europako bidea:Espainia Patenteen Europako Hitzarmenaren kide da 1986tik. Horrek nazioko patente multzo bat izateko aukera ematen du, Patenteen Europako Bulegoan (EPO) eskaera bakarra aurkeztuta.
- Nazioarteko bidea edo PCT:1989tik Espainia Patente Gaietarako Lankidetza Itunaren kidea da (PCT). Sistema horren bitarteaz, eskaera bakarra aurkeztuta, asmakizun bakar baterako babesa eska daiteke Patenteen Nazioarteko Ituna −139 ziren 2008an− sinatu duten estatu bakoitzean. Ez da patenteak emateko prozedura, eta ez ditu emakida nazionalak ordezkatzen, nazioarteko babesaren izapidea bateratzen duen prozedura da.