Preguntas frecuentes

Buscador de preguntas frecuentes

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

Zertan bereizten da Patente bat Erabilgarritasun-eredu batetik?

Antzeko baldintzak eskatzen dituzte, baina erabilgarritasun-ereduak ez dira hain zorrotzak, eta horregatik erabiltzen dira garrantzi apalagoko asmakizunak babesteko. Praktikan, erabilgarritasun-ereduen bidezko babesa berrikuntza apalagoetan erabiltzen da; alegia, patenteen baldintzak osotara betetzen ez diren kasuetan.

Erabilgarritasun-ereduen bitartez babesa ematen duten herrialde gehienetan, patenteen bulegoek ez dituzte eskaerak sakonki aztertzen erregistroan sartu aurretik.Alegia, erregistro prozesua nabarmen arruntagoa eta azkarragoa izan ohi da; batez beste, sei hilabete iraun ohi du.

Erabilgarrritasun-ereduen babesak patenteenak baino gutxiago irauten du, eta aldatu egin daiteke herrialde batetik bestera. Espainian, erabilgarritasun-eredu batek 10 urte irauten du; patente batek, berriz, 20 urte.

Prozesua errazagoa da, eta babesak gutxiago irauten du; horrenbestez, merkeagoa da erabilgarritasun-eredu bat lortzea eta mantentzea.

Legeak ezartzen du «erabilgarritasun-eredu gisa babesgarriak izan daitezkeela berriak diren eta sormen jarduera duten asmakizunak eta konfigurazio, egitura edo eraketa ematearen ondorioz erabilera eta fabrikaziorako abantaila sortzen dutenak».

Baina garrantzitsua da azpimarratzea legeak zehatz adierazten duela produktu kimikoak eta elikagaiak eta prozedurak ez direla babesgarriak Erabilgarritasun-ereduaren bidez. Adibidez, lizunaren kontrako pintura mota berri bat ezin da erabilgarritasun-eredu gisa babestu, baina bai margo hori zabaltzeko erabiltzen den brotxa.

Produktu jakin batzuk «neurri txiki batean» hobetzen edo aldatzen dituzten ETEek kasuan kasura egokitutako erabilgarritasun-ereduak erabiltzen dituzte.

Oro har, ezagunak zaizkigun aparatu edo tresnak –alegia, asmakizun mekanikoak− hobetzean datza erabilgarritasun-eredua.

< Itzuli emaitzen zerrendara