Preguntas frecuentes

Buscador de preguntas frecuentes

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

Espediente bat igaro al daiteke erabilgarritasun modelo izatetik patente izatera?

Bai, erabilgarritasun-eredu bat asmakizun patente bihurtzeko eska daiteke, modelo hori aztertzen duenak BOPIn horren berri emateko agintzen duen arte.

Aldaketa onartuz gero, bere horretan geldituko dira aurkezpenaren data edota lehentasuna.

Honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

- modalitatea aldatzeko eskaera idatzia, horretarako arrazoia zehaztuta.

- 3101 ereduko eskaeraren 1. orria, patentea eskatzeko zuzenduta eta sinatuta (modalitatean, patentea ipinia behar da; eskaera motan: modalitate aldaketa; espediente nagusian edo jatorrizkoan: modalitatea eta erabilgarritasun ereduaren zenbakia eta data; eta, horrez gain, eskatzailearen gainerako datu guztiak: asmatzailea, titulua, etab., alegia, berriz aurkezten den patente eskaera bat balitz bezala).

- 3106 ereduko orriaren hiru kopia (asmakizunari buruzko deskripzio labur bat, 150 hitzekoa).

- modalitatea aldatzeagatiko tasa ordaindu behar da: 13,85 euro. La Caixan ordaindu behar da, 61 kodea duen inprimakiaren bitartez (Gobernuaren Industriako eta Energiako zure probintziako ordezkaritzan edo azpiordezkaritzan eska dezakezu). Ordaindu ondoren, orri arrosa guri bidali behar diguzu, gainerako dokumentuekin batera.

Gure webgunean lor ditzakezu aipatutako inprimaki guztiak: www.oepm.es, ESKATZAILEARENTZAKO INFORMAZIOA ETA LAGUNTZA: INPRIMAKIAK: ASMAKIZUN PATENTEA.

Patenteak edo erabilgarritasun-ereduak gordailuan uzteko adierazi dizkizugun leku beretan aurkez ditzakezu dokumentuak.

Formalki, honako kasu hauetan alda daiteke modalitatea Espainian: patentetik eredura, eta alderantziz. Europako patente bat eskatzen baduzu lehentasunezko epearen barnean (12 hilabete, erabilgarritasun-eredua lehen aldiz gordailuan sartzen denetik kontatzen hasita), patente bat eskatuko duzu automatikoki; izan ere, Europan, erabilgarritasun-eredua ez dago araututa. Kasu horretan, Europako patente bat lortuz gero, 20 urtez egongo da indarrean, baita Espainian ere, betiere Europako patentearen eskaeran Espainia ere aukeratu baldin baduzu.

< Itzuli emaitzen zerrendara