Bai, erabilgarritasun-eredu batean oinarritutako patente bat eska dezakezu beste herrialde batean; izan ere, LEHENTASUN ESKUBIDEA erabilgarritasun-ereduei ere aplikatzen zaie, eta, patenteetan bezala, 12 hilabete irauten du.
Bestalde, kontuan izan behar da herrialde guztiek ez dituztela erabilgarritasun-ereduak babesten; herrialde horietan, babesa lortzeko modu bakarra patente bat lortzea da.
Europako patenteei dagokienez, hura eskatu aurretik erabilgarritasun-eredu bat eska dezakezu Espainian.