Patenteen Legeko 122. artikuluaren arabera, derrigorrezkoa da Espainian bizi diren asmatzaileen asmakizunak eta Espainian sortutako asmakizunak lehendabizi Espainian aurkeztea.
Izan ere, eskaera bat egiten denetik bi hilabeteko epean, sekretupean gordetzen da eskaera hori; epe horretan, Espainiaren interesen aurkakorik sumatzen bada, eskaera hori baztertu egin daiteke.
OEPMk ezin du berariaz zaindu baldintza hori beti betetzea, baina eskatzaileak kontuan izan behar du, baldintza hori betetzen ez badu, legearen aurka jokatzen ari dela.