Preguntas frecuentes

Buscador de preguntas frecuentes

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

Zer patentatu daiteke eta zer ez?

Legearen 4. eta 5. artikuluen arabera, ez dira patentatzeko modukoak:

a) Aurkikuntzak, teoria zientifikoak eta matematika-metodoak.

b) Lan literario edo artistikoak edo beste edozein sorkuntza estetiko, eta lan zientifikoak.

c) Jarduera intelektualerako, jolasetarako edo jarduera ekonomiko-komertzialerako planak, arauak eta metodoak, eta ordenagailuetarako programak.

d) Informazioa aurkezteko erak.

e) Gizaki edo animalientzako tratamendu kirurgikoko metodoak, ez eta gizakiaren edo animalien gorputzei aplikatutako diagnostiko metodoak.Nahiz eta patentagarriak izango diren metodo horiek abian jartzeko produktuak, bereziki substantziak edo konposizioak eta gailu eta tresnen asmakizunak.

f) Argitaratzerakoan edo ustiatzerakoan ordena publikoaren edo ohitura onen kontrakoak diren asmakizunak.

g) Gizakien klonaziorako prozedurak.

h) Gizakiaren nortasun genetiko germinala aldatzeko prozedurak.

i) Industria- edo merkataritza-helburuetarako gizakien enbrioiak erabiltzea.

j) Animalien nortasun genetikoa aldatzeko prozedurak, animaliei sufrimendua eragiten dietenean eta gizaki edo animalientzako albaitaritza- edo medikuntza-erabilera garrantzitsurik ez dutenean, eta prozedura horietatik sortutako animaliak.

k) Aldaera begetalak eta animalia-arrazak. Hala ere, patentagarriak izango dira helburu gisa begetalak edo animaliak dituzten asmakizunak, horien bideragarritasun teknikoa aldaera begetal edo animalia-arraza bakarrera mugatzen ez denean.

l) Begetalak edo animaliak lortzeko funtsean biologikoak diren prozedurak. Ondorio horietarako, funtsean biologikoak izango dira natura-fenomenoetan oinarritzen diren prozedurak, gurutzatzea edo hautespena kasu.

m) Giza gorputza, bere garapen eta eraketaren aldi bakoitzean, bai eta bere elementuetako bat aurkitzea, gene baten sekuentzia osoa edo zati bat barne.

l) atalean adierazitakoak ez dio eragingo prozedura mikrobiologikoa edo beste edozein prozedura tekniko edo prozedura horien bidez sortutako produktua lortzea helburu duen asmakizunari.

m) atalari dagokionez, giza gorputzetik edo beste prozedura tekniko batetik lortutako bakartutako elementu bat, gene baten sekuentzia osoa edo zati bat barne, patentagarria den asmakizun gisa hartuko da, baita elementu horren egitura elementu natural baten berdin-berdina denean ere.

Gene baten sekuentzia osoaren edo zati baten industria-aplikazioa patentearen eskaeran esplizituki adierazi beharko da.

Obra literario eta artistikoak eta izaera intelektuala duen beste edozein obra Jabetza Intelektualaren Erregistroan utzi beharko dira.

< Itzuli emaitzen zerrendara