Preguntas frecuentes

Buscador de preguntas frecuentes

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

Zer da ordenagailuz abiarazitako asmakizun bat? Ordenagailu programak patenteen bidez babesteko modu bat al da?

Patenteen 11/1986 Legeak dio ordenagailu programak ezin direla bere horretan babestu, ez baitira industria aplikazioko asmakizunak; alegia, ez dira industria arlo batean fabrikatutako aparatu, mekanismo, tresna edo produktuak.

Patente eskubideak ez ditu ordenagailu programak babesten, legearen arabera ez baitira asmakizunak; izan ere, legeak dio asmakizun batek arazo tekniko bat konpontzea ekarri behar duela. Horrenbestez, ordenagailu programen iturburu kodeak, helburu kodeak eta beste espresio bide guztiak ez dira patenteen eremuan sartzen; aitzitik, egile eskubideen bitartez babesten dira informatika programak.

Nolanahi ere, patente baten bidez babestu daitezke programa baten ondoriozko eragin teknikoak, baldin eta arazo tekniko bat konpontzeko bidea ematen badute.Hala, patente bat eska daiteke honako kasu hauetan: audio edo bideo artxibo bat konprimitzeko metodoak, transmisiorako banda zabalera hamar aldiz murrizten dutenak; informazio digitala transmititzean sortutako erroreak hautemateko metodoak; edota transmisioan sortutako frekuentzia altuko zaratak aldatutako irudiak transmititzean kalitatea hobetzeko metodoak.

Ordenagailuz abiarazitako asmakizun bat erregistratu nahi izanez gero, ez da nahikoa esatea programa berritzailea dela, eta, patentea eskatzeko, argi utzi behar da zein arazo tekniko planteatzen den eta zein irtenbide proposatzen den arazo hori konpontzeko.   Edozein kasutan, patenteak ez du programaren kodea babestuko, baizik eta programa exekutatzean sortzen diren ondorio teknikoak; izan ere, azken batean, ondorio teknikoek laguntzen dute arazoa konpontzen.

Jakina, halako asmakizunek berrikuntza eta asmatze jarduera eskatzen dutela egiaztatu behar da, hau da, garbi geratu behar da adituak lortu egingo duela babestutako ondorioa.

< Itzuli emaitzen zerrendara