Ez, patenteari edo erabilgarritasun-ereduari ematen zaion babes legala lortu nahi bada. Asmakizun berriak baino ez dira babesgarriak, hau da, publiko egin ez direnak, ez Espainian ezta atzerrian ere, ez idatziz, ez hitzez edo ez bestelako bide batez; edo beste modu batera esanda, ezin dira egon «teknikaren estatua» esaten diogun horren barruan daudenak.
Zenbait ustezko aurrekoetatik salbuetsi daitezke. Esaterako, ofizialki onartutako erakusketetan asmakizunaren aurkezpena egitea. Kasu horietan asmakizuna aurkeztu eta 6 hilabeteko epea dago eskaera egiteko, eta ziurtagiri ofiziala izan beharko du.