Patente bat emateko gutxi gorabeherako kostuak ondorengoak dira, (2008) (zifra zehatzak ezagutzeko dagokion atala begiratu behar da):
Patente nazionala Espainian aurreko azterketarik gabe |
700 |
€ |
Patente nazionala Espainian aurreko azterketarekin |
1.200 |
€ |
Europakoa (status 2006) |
35.000 |
€ |
PCT (Nazioarteko fasea aurreko azterketarik gabe) |
2.610 |
€ |
Patente nazionalari buruzko kantitateek adierazitako asmakizunean adituak egingo duen Teknikaren Egoeraren txostena barne hartzen dute, baita eskaeran egin daitezkeen zuzenketak ere.Txosten horren aurretik 70 milioi agiri dituen dokumentu funtsean bilaketa zorrotza egiten da eta eskatutako patentearen berritasuna aztertzen da.
Europako patentearen kostua 11 herrialdetan babesa bilatzen duen batez besteko eskaerari dagokio, eta prozedura, balioztatze eta herrialde horietako hizkuntzetara egindako itzulpen gastuak barne hartzen ditu.Gastuen % 39 itzulpenei dagokie.
PCT nazioarteko prozedura 139 herrialdetan patentearen eskaerak aurkezteko aurretiko prozedura da, eta batez besteko kostuak (2008) ez ditu tasa nazionalak barne hartzen. Tasa horiek dagokien patenteen bulegoek ezarriko dituzte eta ordaintzea nahitaezkoa izango da asmakizuna herrialde horietan babestu dadin.Nazioarteko fasea besterik ez du hartzen barne. Horren ostean fase nazionalean, herrialdez herrialde egingo da tasen ordainketen azterketa.
Adierazitako kostuetan ez dira Jabetza Industrialaren Agenteei egindako ordainketak kontuan hartzen.