Zaila da datu zehatzak izatea, baina gutxi gorabehera eskatutako patenteen % 2 - % 5 ustiatzen dira.
Urtero Genevan antolatzen den "Asmakizun Teknikoen eta Produktu Berrien Nazioarteko Aretoak" emandako azken informazioaren arabera, 42 herrialdetatik etorritako 775 erakustokitan 1000 asmakizun inguru aurkeztu ziren. Areto horren 2007ko 35. edizioan, 30 milioi dolarreko (22 milioi euro) kontratuak sinatu ziren guztira, transferentzia eta lizentziengatik. Batez beste, 22.000 euro asmakizun bakoitzeko.