Patente baten titularra berau ustiatzera behartuta dago, bai bere kabuz baita berak onartutako beste pertsona baten bidez ere. Ustiapena Espainian zein Munduko Merkataritza Antolakundearen kide den beste herrialde batean egingo da eta neurrian, eskaera nazionala betetzeko.
Ustiapena patentearen eskaera egin eta hurrengo lau urteren barnean egin beharko da, edo patentea eman dela "Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta hiru urteren buruan. Beranduen bukatzen den epea automatikoki aplikatuko da.
Epe hori amaituta, patentatutako asmakizun bat ustiatzen hasteko, edozein pertsonak eskatu ahal izango du patente horri buruzko nahitaezko baimena, baldin eta eskaera egiteko unean, legezko salbuespenak salbuespen, patentea ustiatu gabe badago edo patentatutako asmakizuna ustiatzeko behar bezalako prestakuntzarik ez bada egin edo asmakizun hori ustiatzen hasi eta hiru urte baino gehiago etena egon bada.
Ustiapen gabeziaz gain, gobernuak, edozein unetan, patente eskaera bat edo jada emandako patente bat nahitaezko lizentzia ematearen pean jar dezake interes publikoko arrazoiengatik.
Interes publikoko arrazoiak daudela irizten zaio patente baten ustiapenaren hobekuntzak edo areagotzeak osasun publikorako edo defentsa nazionalerako berebiziko garrantzia duenean.
Era berean, nahitaezko lizentziak emango ditu ustiapen falta edo kalitatean edo kantitatean urritasunak daudenean eta horiek herrialdearen garapen ekonomiko edo estrategikoan kalte handiak sor ditzakenean.
Azkenik, lizentzia mota horiek emango dira menpeko patenteak direnean, hau da, ezin direnean bakarka ustiatu hirugarren baten patentea ustiatu gabe.