Preguntas frecuentes

Buscador de preguntas frecuentes

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

Zer da frogaren kargaren inbertsioa?

Oro har, gure legeek diote auzi jartzailearen ardura dela frogaren karga bere gain hartzea (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 217.2 artikulua, 1/2000 Legea).

Nolanahi ere, zenbait kasutan, salatuaren ardura da frogaren karga alderantzikatzea.

Hala, Patenteen Legeko (11/1986 Legea) 61.2 artikuluan ageri denez, patente baten helburua baldin bada produktu edo substantzia berriak fabrikatzeko prozedura bat eratzea, kontrakorik ezean, begi-bistakotzat joko da ezaugarri berak dituzten produktu edo substantzia guztiak patentatutako prozedura horren bitartez sortu direla. Alegia, salatuak frogatu egin beharko du beste prozedura baten bitartez sortu duela produktu hori.

< Itzuli emaitzen zerrendara