Preguntas frecuentes

Buscador de preguntas frecuentes

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

Zeintzuk dira asmatzaileen akats nagusiak?

A) Produktua merkaturatzea patentatu baino lehen.

Produktua patentatu aurretik merkaturatzen bada berria izateari uzten dio, arau teknikoa publiko egiten baita eskaera aurkeztu aurretik.

B) Ikerketa-lanak patentatu aurretik argitaratzea.

Akats hau aurrekoaren aldaera bat baino ez da: eskaera aurkeztu aurretik asmakizunaren edukia argitaratzean berria izateari uzten dio. Beraz, arau teknikoa sekretupean izan behar da patente eskaera egin aurretik.

C) Asmakizuna ez patentatzea eta sekretupean gordetzea.

Asmakizunaren kanpoko berezitasunak direla-eta, erraz imitatzeko modukoa baldin bada sekretupean gordetzea ez da komeni.

D) Norberak ezagutzen ez duena ez dela existitzen uste izatea.

Askotan asmatzaileek uste dute euren asmakizuna berria dela merkatuan inoiz ez dutelako halakorik ikusi. Baina horrek ez du esan nahi bere arau teknikoa dokumentatuta ez dagoenik. Horregatik, ohikoak dira "ezustekoak" ustez asmatu gabe zegoena asmatuta zegoela jakiten dutenean, nahiz eta merkatuan ez egon. Hori dela eta, edozein prozedura hasi aurretik arrakasta izateko aukera ziurtatzea komeni da, Bulegoak aurrez egiten duen bilaketaren bitartez, 15 bat egun behar izaten ditu eta asmakizunaren aurrekariak erakusten ditu.

E) Berrikuntza eta asmatze jarduera mundu osora iristen dela ahaztea.

Asmatzaileek egiten duten beste akats bat berria izate hori eta asmatze jarduera mundu osora iristen dela ahaztea da. Horrek esan nahi du asmakizun batek berria izateari utz dakiokeela aurkezpen-eguna baino lehen munduko edozein lekutan edozein zabalkunderen bidez ezagutzera eman bada. Dagoeneko esan dugu: norberak ezagutzen ez duenak ez du esan nahi ez dagoenik.

F) Lehentasun epeak ez errespetatzea.

Beste herrialde batean patentea aurkezteko epea, baliagarria izan dadin, 12 hilabetekoa dela gogoratzea komeni da.

< Itzuli emaitzen zerrendara