Preguntas frecuentes

Buscador de preguntas frecuentes

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

Nola bilatu daitezke erregistratutako asmakizunak?

Gure webgunean, doan bilatu daitezke erregistratutako asmakizunak (www.oepm.es), DATU BASEAK atalean. Espainiako patenteen datu basean (INVENES) edota atzerriko patenteen datu basean (ESPACENET) bilatu daitezke.

INVENES datu basean bilatuz gero, gaztelaniaz izango dira kontsultak; ESPACENETen kasuan, berriz, ingelesez

Bi kasuotan, datu basean sartzean, hainbat irizpideren arabera egin daiteke bilaketa.

Adibidez, Espainiako datu basean, bilatu nahi duzun objektua definitzen duten izenburuko edo deskripzioko hitzak erabil ditzakezu (esate baterako, "gurpil-aulkiak”). Hitz horiekin lotutako dokumentuak agertuko dira kontsultatzeko moduan.

Bilaketa osatzeko, dokumentu interesgarriren bat aurkituz gero, dokumentuon nazioarteko sailkapenen arabera egin dezakezu bilaketa.

OEPMren webgunean, bilaketak egiteko zenbait adibide aurkituko dituzu, honako atal honetan:

Hemen zaude: Nola egin bilaketa bat

Gure bulegoan ere eska dezakezu halako bilaketak egitea, baina 21,65 euro (BEZ barne) ordaindu behar da Espainiako datu basearen kasuan, eta 85,86 € nazioarteko datu basean.

Tarifa minimoak dira horiek, baina, lortutako emaitzen arabera, garestiagoa ere izan daiteke.

Bilaketa bat egin nahi baduzu, bilatzen ari zaren objektua deskribatu beharko diguzu, eta zure datu guztiak eman (helbidea, telefonoa, eta abar).

Bilaketa egin ondoren, ordainketa agiriak bidaliko dizkizugu lehenik, eta lortutako emaitzak, ondoren.

Zerbitzuoi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sar zaitez gure webgunean, Informazio Teknologikoaren Zerbitzuak—Atzera begirako bilaketak atalean, difusión@oepm.es helbidean

< Itzuli emaitzen zerrendara