Galdera ohikoenak

Ohiko galderen bilatzailea

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

Zer da Marka? Zer da Merkataritza Izena? Zer da Sozietatearen Izena?

Marka eta merkataritza izenak Estatuak emandako titulu baten bidez babesten diren eta haien titularrei merkataritza-trafikoan erabiltzeko eskubide esklusiboa ematen dien zeinu bereizgarriak dira. Titularrek eskubide osoa dute, era berean, babestutako zeinu bereizgarri horien edo antzekoak edo berdinak diren produktu edo zerbitzuei aplikatutako bestelako antzeko zeinuen erabilera ukatzeko.

Marka zeinu bat da eta enpresariak markari esker euren produktu edo zerbitzuak lehiakideen produktu edo zerbitzuengandik desberdintzen dituzte.

Merkataritza izena enpresa bat merkataritza-trafikoan identifikatzen duen zeinu edo izendapena da eta jarduera berdinak edo berdintsuak burutzen dituzten beste enpresen aurrean identifikatzeko, bereizteko eta desberdintzeko balio du.

Sozietatearen Izena pertsona juridiko bat, harreman juridikoen subjektu gisa, merkataritza-trafikoan identifikatzen duen zeinu edo izendapena da, eta, beraz, eskubide eta betebeharrak izan ditzake.

Merkataritza izenak ez du zertan sozietatearen izenarekin bat etorri behar eta, beraz, sozietatearen izenaren berdina ez den izen bat aukeratu daiteke. Nahi izanez gero, pertsona batek, fisiko zein juridikoak, hainbat merkataritza izen izan ditzake merkataritza-trafikoko sektore bakoitzari dagozkien enpresa jarduerak identifikatzeko.

Horrela, prakak fabrikatzen dituen batek erregistratuko duen merkataritza izena enpresa jardueretan erabiltzen duena eta gainerako enpresarietatik bereizteko balioko diona izango da. Sozietatearen izena da erabili behar dena; besteak beste, kontratuak sinatzeko edo langileei gizarte-segurantzan alta emateko. Galtza horiek merkatuan duten zeinua edo izena produktuaren marka izango da. Zeinu horiek guztiak, enpresariak hala aukeratuta, berdinak ala desberdinak izan daitezke, komeni zaion moduan.

Pertsona fisikoarekin alderatuz sozietatearen izena pertsona fisikoaren "izen zibila" litzateke eta merkataritzako izena merkatuan bezeroen aurrean hartzen duen "izen artistikoa" litzateke.

Markak eta merkataritzako izenak Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan erregistratzen dira eta sozietatearen izenak Merkataritza Erregistro Nagusian.

< Itzuli emaitzen zerrendara