Preguntas frecuentes

Buscador de preguntas frecuentes

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

Zer ezberdintasun dago marka baten eta izen komertzial baten artean? Zer abantaila eskaintzen ditu marka batek izen komertzial baten aldean?

Marka bat merkatuan produktuak edo zerbitzuak ezagutzeko balio duen bereizgarria da.

Izen komertzialak ez du produktu edo zerbitzu bat ordezkatzen eta enpresa bat merkatuan identifikatu eta sektore bereko edo ezberdineko gainontzeko enpresetatik bereizteko balio du.

Markak eta izen komertzialak babesteko arauak eta izapideak oso antzekoak dira, izen komertzialari lotutako hainbat berezitasun badaude ere:

  • Enpresa bakoitzak izen komertzial bakarra erregistra dezake, izen horrek enpresa identifikatzen baitu.
  • Izen komertziala enpresa osoarekin batera bakarrik besterendu daiteke (ezin da, hortaz, lagapen bat egin edo lizentzia bat eman enpresaren besterentzetik modu independentean).

Horrenbestez, ikur bereizgarri nagusia marka dela eta nazioartean ezarritako prozedurak erabiliz heda daitekeela esan beharra dago; horren erakusle, marka komunitarioak egon badaude, baina ez izen komertzial komunitarioak –izen komertzialak herrialdez herrialde eta estatu bakoitzeko arauak jarraituz bakarrik babes daitezke–.

< Itzuli emaitzen zerrendara