Galdera ohikoenak

Ohiko galderen bilatzailea

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

Zer ezberdintasun dago marka baten eta izen komertzial baten artean? Zer abantaila eskaintzen ditu marka batek izen komertzial baten aldean?

Marka merkatuan produktuak edo zerbitzuak bereizteko balio duen ikur bat da.

Merkataritza izenak ez du produktu edo zerbitzu bat ordezkatzen, eta enpresa batek merkataritzako trafikoan garatzen dituen jarduerak identifikatzeko eta hura sektore bereko edo beste sektore bateko enpresa batzuetatik bereizteko balio du.

Marka da zeinu bereizgarri nagusia eta nazioartean heda daiteke ezarritako prozeduren bidez, esate baterako, nazioarteko markaren erregistroaren prozeduraren bidez edo Europako/Erkidegoko markaren erregistroaren prozeduraren bidez. Aitzitik, merkataritza izenaren kasuan hori ezinezkoa da. Izen hori herrialdez herrialde babestu ahal izango da soilik, Estatu bakoitzaren arau nazionalei jarraiki.
 

< Itzuli emaitzen zerrendara