Enpresak, erakundeak, elkarteak edo pertsonak Interneten duen helbidea da, eta honi esker hauen inguruko informazioa, produktuak eta/edo zerbitzuak eskuragarri daude mundu osoan sarearen bitartez.
Erabilgarritasun bikoitza du
Interneten hiru mailako domeinuak daude:
- lehen mailako domeinuek ondoko amaierak dituzte: com, gob, edu, org (besteak beste); eta ICANNek izendatutako erakundeek ematen dituzte. .com, .org eta .net amaiera duten domeinu-izenen erregistroak ez du aldez aurretik inolako egiaztapenik behar, "iristen den lehenarentzat" printzipioa jarraituz ematen dira.
- bigarren mailako domeinuak herrialdeak identifikatzen dituzte. Espainian Red.es erakundeari dagokio domeinu hauek ematea eta eskatzen duen lehenari ematen diote (baldintzak betetzen baditu). Lehenago emanda dauden domeinu-izenak ezingo dira eskatu. Sintaxi-arauak ere bete behar dituzte eta hainbat zerrendatan gordeta dauden terminoak ezin dira erabili (Interneteko terminoak, eta Espainiako edo nazioarteko erakundeei dagozkien terminoak), araudian ezarritakoaren arabera.
- RED.es-i dagokio baita ere hirugarren mailako domeinuak ematea: “.com.es”, “.nom.es”, “.org.es”, “.gob.es” eta “.edu.es”. Hirugarren mailako domeinu-izen hauek lehenengo eskatzen dutenei emango zaizkie. Lehenago emanda dauden domeinu-izenak ezingo dira eskatu. “.gob.es” eta “.edu.es” adierazgarridun domeinu-izenak esleitzerako orduan, indarreko arauek dituzten legitimazio-betekizunak eta sintaxi-arauak betetzen direla egiaztatuko da esleitu aurretik. Gaiari dagokion araudiari jarraiki, “.com.es”, “.nom.es”, eta “.org.es” adierazgarrien hirugarren mailako domeinu-izenek ere sintaxi-arauak bete behar dituzte, eta ezin ditzakete zenbait zerrendatan bildutako terminoak hartu (Interneteko terminoak, eta nazio edo nazioarteko erakundeekin lotutakoak).