Ohikoa da enpresek izen bat aukeratu eta marka, merkataritzako izena, sozietatearen izena eta domeinu-izen gisa babestea ahaleginak eta publizitate-inbertsioak biltzeko.
Erregistroan aldi berean izen bera edo antzekoa duten markak eta merkataritzako izenak egon daitezke, jabe desberdinenak, baina merkataritza-eremu desberdinetarako direnak, nahasteko arriskurik ez egoteko moduan. Aurretik erregistratuta dagoen sozietatearen izenaren izen berdinik ezin da eman, nahiz eta merkataritzako jarduerak desberdinak izan. Aurretik izena emanda dagoen domeinu-izen berdinik ere ezin da eman, jarduera edozein izanda ere.
Markak eta merkataritzako izenak Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan ematen dira, sozietatearen izenak Merkataritza Erregistro Nagusian eta ".es" amaiera duten domeinu-izenak Red.es Enpresa erakunde publikoan, non ESNIC izenez ezagutzen den Interneteko Domeinuen Zuzendaritza baitago. Beraz, enpresarentzat esanguratsuak diren zeinu identifikatzaileen izena emateko HIRU ERREGISTRO DESBERDIN daude.