Preguntas frecuentes

Buscador de preguntas frecuentes

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

Marka eta merkataritza izenen arteko gatazkak

Merkataritza izenak tokian tokiko legeria nazionala eta nazioarteko legeria jarraituz erregistratu behar dira (merkataritza izen motaren arabera). Horrenbestez, Espainiako Patente eta Marka Bulegoak ez du eskumenik izapide horretan. Bi aukeren artean sor daitezkeen gatazkak nazioarteko arbitraje erakundeek edo epaitegiek ebatzi behar dituzte.

Auziari buruzko informazio orokorra (Jabetza Intelektualaren Erregistroaren web orritik aterata dago):

NOLA KONPONTZEN DIRA JABETZA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEEN, IZEN SOZIALEN ETA MERKATARITZA IZENEN ARTEKO GATAZKAK?

Dagokion bereizgarriaren denborazko lehentasunak du garrantzia:

   A) Denboran lehentasuna duen marka edo izen komertziala: erregistroan jasotako titularrak justizia epaitegietara jo dezake merkataritza jarduera berdinak edo antzekoak egiteko bere ostean izen sozial gisa izen bera edo nahasmena sor dezakeen beste bat hartu duen edonoren aurka; besteak beste, auzitara eramandako sozietateak bereizgarri hori ez erabiltzea edo bere izen soziala aldatzea eska dezake. Horrez gain, pertsona juridikoen izenak eman edo egiaztatzeko eskumena duten erregistro erakundeek eskatutako izena edo izen soziala ukatuko dute marka edo merkataritza izen entzutetsu batekin bat egingo balu edo nahasmena sortzeko aukera izango balitz, betiere Marken Legeak ezarritakoaren arabera. Salbuespen bakarra markaren edo merkataritza izenaren titularrak berau erabiltzeko baimena eman izana litzateke (Marken Legearen hamalaugarren xedapen gehigarria).

Bereizgarri hori merkataritza izen gisa erabiltzen dutenen aurka, epaitegietara joateko aukera izatez gain(Marken Legearen 34.3.e. artikulua), egiaztapeneko eta baliogabetzeko prozedura administratiboak ere erabil ditzake Red.es–en aurrean, betiere dagokion merkataritza izena aurreikusitako kausetakoren baten pean erortzen bada.

   B) Lehenagoko izen soziala: bere izen soziala behar bezala inskribatuta duen erakunde batek auzitegietara jo dezake hirugarren batek bere izen soziala marka edo merkataritza izen bezala erabiltzeko asmoa eragozteko, betiere Marken Legearen 9.1.d. artikuluan ezarritako baldintzak betez gero. Horrez gain, justizia epaitegietara jo al izango du inskripzio horren baliogabetasuna eskatzeko. A) atalean deskribatutako baldintzetan bere merkataritza izena izen sozial gisa inskribatzen duen edonoren aurka ere baliatu ahal izango ditu bere eskubideak.

   C) Lehenagoko merkataritza izena: bere merkataritza izena behar bezala inskribatuta duen edonork justizia epaitegietara jo ahal izango du izen hori marka, merkataritza izen edo izen sozial gisa inskribatzen duen edonoren aurka, bidegabeko lehiari dagokion legeria, fede txarra izatea (Marken Legearen 51.1.b) edo zuzenbidean oinarritutako beste edozein arrazoi hartu ahal izango duelarik argudio gisa. Tankera horretako edozein akzio judizial oso korapilatsua da.

 

< Itzuli emaitzen zerrendara