Erregistratu nahi dugun produktu edo zerbitzuarentzat klase egokiena zein den jakiteko, Espainiako Patente eta Marken Bulegoko web orriko Datu-baseak ataleko Produktu eta Zerbitzuen Nazioarteko Sailkapena (Markak) gunera jo daiteke.
Sistemak produktu eta zerbitzuen 45 klaseen definizioak ikusteko aukera ematen du, eta, horrez gain, produktu eta zerbitzu bakoitzarentzat erabil daitezkeen sailkapenen gaineko informazioa jasotzeko hitz bidezko bilatzaile bat ere badu.