Eskatzen denetik 10 urte. Hamar urtera, marka eta/edo merkataritza izena berritu behar da. Marka eta/edo merkataritza izena epe gabe berritu daitezke.
OEPMk epea amaitu baino lehenago abisatuko dizu. OEPMri edozein helbide aldaketaren berri ematea garrantzitsua da. Gomendagarria da jakinarazteko helbide gisa posta elektronikoko helbidea jartzea, askoz azkarrago jasoko baitituzu oharrak.
Hala eta guztiz, kontuan hartu behar da indarrean jarraitzen dutela marka legedi zaharrak emandako erregistro nazional batzuk eta zure eskaera-data 1989ko maiatzaren 12a baino lehenagokoa bada Bulegoko informazio-zerbitzuekin kontsultatzea gomendatzen da, marka nazionala berritzeko eta ordaintzeko hurrengo data zein den jakiteko.