Norberak interesa duen marka erregistratzeko eska dezake, baina horrek ez du eskaerak ebazpen positiboa jasoko duenik ziurtatzen; izan ere, legeak erabateko debekuak (Marken Legearen 5. artikulua) eta gai jakin bati loturikoak (Legearen 6 eta 10. artikuluen artekoak, biak barne) zehazten ditu.
Marka ospetsu edo izen handiko bat erregistratuta ez dagoen kategoria batean erregistratu nahi izanez gero, ziur aski, markaren titularra aurka agertuko da, bere interesei kalte egiten diela arrazoituta.