Balizko batzuetan beste batzuen antzeko marka edo merkataritzako izena erregistratzea lor daiteke, produktuak, zerbitzuak edo jarduerak guztiz desberdinak direnean, nahasteko modurik ez dagoenean edo lotura bat ezartzeko arriskurik ez dagoenean. Adibidez, DULCILIA 24. motako "manta" bereizteko emandako izena da eta izen bera erabiltzeko arazorik ez legoke erregistroan 16. motako "aldizkako argitalpena" babesteko. "Espezialitate printzipioa" deituriko honek hondoa jotzen du marka aipagarriak edo ezagunak direnean. Marka aipagarriak eta marka ezagunak legearen babes indartua dute eta ezingo litzaioke CAMPOFRIO izena eman, adibidez, 32. motako "edari alkoholdunei", elikadura-sektorean oso ezaguna delako, nahiz eta edarien arlokoa ez izan.
Eskaera bakoitzeko, OEPMk aurrekotasunen bilaketa informatikoa egin eta ohar bat igorriko dio aurreko erregistroen eskatzaile edo titularrari, informazioa emateko soilik, eta ez onartzeko aukera izango du. Hirugarrenek inolako aurkaritzarik agertzen ez badute, OEPMk ezin izango du eskaera berria ukatu aurreko baten antza duelako