Preguntas frecuentes

Buscador de preguntas frecuentes

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

Nola babestu marka bat ondorioekin Espainian?

Espainian babesa zenbait modutan lortzen da:

  • Bide nazionala. Eskaera Markei buruzko abenduaren 7ko 17/2001 Legeak jarritako baldintzen arabera egiten da.
  • Bide komunitarioa: BATASUNEKO MARKA lortzeko aukera dago eskaera bakarra eginez, eta eskatzaileak nahi bezala OEPMren aurrean aurkeztu daiteke lekuz aldatzeko OAMIra edo zuzenean OAMIn (Alacant). Marka hori bakarra da edozertarako eta Europar Batasun osorako ematen, ukatzen edo baliogabetzen da.
  • Nazioarteko Bidea: babesa lor daiteke baita 78 herrialdetan ere (tartean Espainia) eskaera bakarra eginez OEPMn gero OMPIren Nazioarteko Bulegora eramateko (Geneva), eta erregistroak ondorio berdinak izango ditu, alegia, eskaera izendatutako herrialde guztietan aurkeztuta izango balitz bezala. Herrialde bakoitzak babesa eman edo uka dezake. Eskaera bakarra da baina izendatutako herrialde guztietan erregistratu ondoren erregistro nazional multzoa sortzen da, herrialdez herrialde eskatu izan balitz bezala.

< Itzuli emaitzen zerrendara