Atzerrian babesa hainbat modutan lortzen da:
Espainiako, nazioarteko eta Erkidegoko marken inguruko informazio guztia gure web orrian eskura daiteke: www.oepm.es ZEINU BEREIZGARRIEN > MARKA ETA IZEN KOMERTZIALAK. Bertan duzu nazioarteko markei buruzko informazioa, Madrileko Sistemaren araberakoa dena, baita Erkidegoko markei buruzkoa ere.
Erkidegoko marka bat erregistratu nahi baldin baduzu, kontsulta ezazu honako web orria: www.oami.europa.eu
Aldiz, nazioarteko marka bat erregistratu nahi baldin baduzu Madrileko Sistemaren arabera, NAHITAEZKOA duzu, hasteko, Estatuko marka erregistratzea (Erkidego marka eta Estatukoa baliokideak dira). NAZIOARTEKO MARKA atalean duzu mota horri buruzko informazioa, baita inprimaki, tasa, herrialde kide, eta abarrei buruzkoa ere.
Madrileko Sistema erabiltzen ez duten eta Europar Batasuneko kide ez diren herrialdeetan erregistratzeko, kasuan kasuko legedia eta irizpideak bete beharko dituzu. Gure web orrian dituzu, www.oepm.es, herrialde bakoitzeko jabetza industrialeko bulegoetarako estekak.