Erregistratuta dauden marka edo izen komertzialak ezin dira aldatu (117/2001 Marken Legearen 33. artikulua).
Bereizgarria aldatu nahi baldin baduzu, esaterako, enpresaren logoa aldatu delako, edota produktuen eta/edo zerbitzuen zerrenda luzatu, eskaera berria egin beharko duzu.
Ez da nahitaezkoa lehendik dagoenari uko egitea, indarrean izango baita, harik eta eskatzaileak berariazko ukapena egiten duen arte.