Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más informaciónZer da Marrazki edo Batasuneko Modelo?
Produktu baten kanpoaldeko edo alde bateko itxura lerro, inguru, kolore, forma, testura, materiala edo apainketatik dator.
Non eragiten du Marrazkiak edo Batasuneko Modeloak?
Marrazketak edo Batasuneko Modeloak eragina du Europar Batasuneko lurralde osoan. Batasun izaera dauka; Eska daiteke, eta bere kasuan eman, Europar Batasuneko lurralde osoan, ez besterik.
Non eska daiteke Marrazkia edo Batasuneko Modeloa?
Oficina de Propiedad Intelectual de la Unión Europea (EUIPO: https://euipo.europa.eu/ohimportal/es/) zuzenean eska daiteke. Egoitza Alacanten dago: Avda. de Europa 4, 03008 Alacant; Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan (PMEB/OEPM: www.oepm.es) ere egin daiteke eskaera. Egoitza Madrilen dago: Paseo de la Castellana 75, 28046 Madril. Kasu hauetan PMEBk bidaliko dio eskaera EUIPOri eta jasotze eta bidaltze tasa bat aplikatuko zaio( lotura diseinuen tasak).
Eskaera inprimakiak
Eskaera inprimakia deskarga daiteke EUIPOko web orritik eta EUIPOn bertan aurkez daiteke, edo PMEBren bidez, bidaltzen tasa baten ordainketaren bidez.
https://euipo.europa.eu/ohimportal/es/rcd-apply-now
Tasak
https://euipo.europa.eu/ohimportal/es/rcd-fees-and-payments
Zein da Marrazkia edo Batasuneko Modeloa indarrean dagoen epe?
Batasuneko Diseinu erregistratua babestuta dago printzipioz bost urteko epean, bost urteko epetan berrizta daiteke, gehienez 25 urtera arte, eskaera egin zenetik hasita.
Marrazketa eta Batasuneko Modeloei buruzko galdera orokorrak egiteko, jar zaitez kontaktuan ondoko helbidean: information@euipo.europa.eu